El precio de la vivienda en alquiler: un análisis comparativo con los precios de oferta = Alokairuko etxebizitzaren prezioa eskaintzaren prezioekiko alderaketa azterketa

Gorde:
El precio de la vivienda en alquiler: un análisis comparativo con los precios de oferta = Alokairuko etxebizitzaren prezioa eskaintzaren prezioekiko alderaketa azterketa. Vitoria - Gasteiz, Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza, 2024, 28 p., or.
Erref. 595049
Kokapena: SIIS Archivo / DFB Archivo
Hitz-gakoak:
Vivienda, Tipología, Características, Alquiler, Coste, Evolución, Datos estadísticos, Estudio comparativo, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, País Vasco
Laburpena:
Txosten honek alokairu-prezioaren bilakaerari buruzko azterketa konparatibo bat aurkezten du; alde batetik, Eusko Jaurlaritzaren Alokairu Merkatuaren Estatistikak (AME) argitaratzen duen Euskadiko alokairu-prezioa eta, bestetik, bi higiezin-atari nagusietan, Fotocasan eta Idealistan, etxebizitza- eskaintzaren iragarkietan ageri den prezioari lotutako datuak hartu dira aintzat. Lana Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Estatistika Organoak1 argitaratutako txosten zehatzago batean oinarritzen da. Txosten horrek AMEko eta aipatutako atarietako alokairu-prezioaren bilakaeraren azterketa konparatua egiten du hiru lurralde historikoetarako eta hiriburuetarako. Txostenean, AMEko estatistikatik lortutako bi adierazle mota erabiltzen dira. Aztertzen ari garen urtean edo hiruhilekoan sinatutako alokairu-kontratuen batez besteko prezioa eta errenten batez besteko prezioa edo balioa dira. Bi adierazle horiek sortzen dira, hurrenez hurren, Idealistak (argitaratzen dituen eskaintzen prezioen medianaren balioa ematen du) eta Fotocasak (eskaintzen batez besteko prezioa ematen du) ematen duten informazioarekin alderatzeko.<br><br>AME Mediana. Etxebizitza mota guztietan (familia bakarreko etxebizitzak zein kolektiboak barne) fidantza jarri den alokairu libreko kontratuen metro koadro eraikiaren batez besteko prezioa adierazten du, aztertutako eremu geografiko bakoitzerako. Adierazle hau Idealista higiezinen atariak emandako datuekin alderatzeko erabiltzen da batez ere.<br><br>AME Batezbestekoa. Aztertutako eremu geografiko bakoitzerako fidantza jarri den etxebizitza kolektibo (pisu) libreen alokairu-kontratuen metro koadro eraikiaren batez besteko prezioa eskaintzen du. Fotocasa-rekin prezioak alderatzeko erabiltzen da.