Plan integral de Alzheimer y otras demencias (2019-2023)

Gorde:
Ministerio de Sanidad, Consumo y Bienestar Social, Plan integral de Alzheimer y otras demencias (2019-2023). Madrid, Ministerio de Sanidad, Consumo y Bienestar Social, 2019, 94 p.
Erref. 548937
Kokapena: CEDID Archivo
Hitz-gakoak:
Discapacidad, Personas mayores, Demencia, Enfermedad de Alzheimer, Dependencia, Salud pública, Protección social, Normativa, Sensibilización, Prevención, Diagnóstico, Tratamiento, Terapia, Atención sociosanitaria, Cuidador informal, Familia, Coordinación, Intervención social, Protección legal, Ética, Derechos, Investigación, Innovaciones sociales, Sistemas de información, Evaluación, Planes de acción social, Planes nacionales, España
Laburpena:
Plan honen helburua da gaixotasunaren inpaktua murriztea, Alzheimerra duen pertsona bere ingurunean mantentzen laguntzea, behar diren gizarte eta osasun erantzunak abian jartzea eta Alzheimerra duten pertsonen eta haien familien dimentsioari eta beharrei buruzko ezagutza hobetzea. Ildo honetan, detekzio goiztiarra da proiektuak ezartzen duen aurrerapenetako bat, sistemaren diagnostiko gaitasunak hobetzea aurreikusten duena, eta gaixotasunaren jatorriari, diagnostikoari eta tratamenduari buruzko ikerketa sustatzea ezartzen duena. Horretarako, osasun arloko profesionalen informazio eta sentsibilizazio programen garapena jasotzen du, gaixotasunaren zantzuak eta sintomak detektatzeko.

Gainera, gaixotasunaren eragin ekonomikoa eta soziala geldiaraztea du helburu. Ildo honetan, senide zaintzaileei beste babes sistema batzuen bidez laguntzea du helburu, hala nola gizarte-segurantzaren, lan-esparruaren edo etxebizitzaren bidez. Hala, besteak beste, lehen mailako arretako profesionalen prestakuntza jasotzen du, senide zaintzaileen gainkarga eta estrés egoerak hautemateko.

Era berean, agente guztiek eta gizarte osoak gaixotasunari modu integralean heltzeak dakartzan erronkei erantzuteko prozesuan parte hartzeko beharra jasotzen du, Alzheimerra duten pertsonen aurkako arbuio-, bazterkeria- eta estigmatizazio egoerak ezabatuz.

Planak lau jarduera ardatz ezartzen ditu. Lehenik eta behin, gaixotasunaren faktore erabakigarriei buruzko ikerketa. Bigarrenik, osasuna sustatzeko politikak garatzea, diagnostiko goiztiarrean aurrera egitea eta tratamendu egokienak aukeratzea. Hirugarrenik, zerbitzuak, laguntzak eta prestazioak hobetzeko ardatz bat ezartzen da, hainbat eremutan pertsonen arretan aurrera egiteko. Azkenik, inguruko jarreren hobekuntzari buruzko iritziaren sentsibilizazioa lantzea du helburu, gizarteak Alzheimerrari buruz duen ikuspegia aldatzeko.